Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

Zazpikotea barnetegian ainizetsu — 09-03-2009 GTM 1 @ 13:14

Bazeuden guztiak klasean eta irakasleak idazlan bat egitea agindu zien. Joxean ez zegoen prest egiteko nekatuta zegoela adierazten zuelako. Hala ere, irakasleak ez zion kasurik egin eta lana egiteko aukera bakarra zegoen.Joxeanek azkenean egin behar zuen baina, ez zen lan normal bat izan, baizik eta, bertan arrazoiak ematen zizkion irakasleari lana ez egiteko. Bukatzerakoan mahai gainean jarri zion eta zero bat jarriko ziola pentsatuta zeukan baina, beraren sorpresarako, oso ondo bat jarri zion.

Gauean denak logelan bilduta zeuden istorioak kontatzeko prest. Maitane izan zen kontatu zuen lehena eta bertan kontatzen zuen Txanogorritxu amarekin zegoela eta esnea, marmelada eta ogia eman ziola otsoari eramateko. Bidean zegoen bitartean edateko gogoa sartu zitzaion eta esnea edan zuen. Geroago jateko gogoa zeukan beraz, ogia jan zuen eta postrea nahi zuenez, mamelada jan zuen. Dena bukatu zenez, esnearen ordez ura jarri zuen, ogiaren ordez harri txikiak eta marmeladaren ordez lokatza. Osabarengana heltzean, guztiaz konturatu zen eta gauean jango ziola esan zion. Beraz, gaua heltzean otsoa tximiniatik jeitsi zen eta Txanogorritxu jan zuen. Jendeari asko gustatu zitzaion istorio errealaren moldapena, eta horretaz hitz egiten pasatu zuten gaua lo geratu arte.

MeneameMeneame | del.icio.us

No hay Comentarios »

Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>